almadia2Almadia, luzera berdineko zuhaitz-enborrez osatutako erreka-untzi bat da, landare-abarrez elkarlotua dena (urritzko adarrez, basazumez,…), errekaren ubidetik bideratzeko bai aurrekaldean zein atzekaldean, arraunez hornituta dago.

Nafarroako Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa pirinear ibarretan, aspaldiko garaietatik XX.mende erdiraino basoen probetxamendua diru sarrera nagusia izan da eta egurra eraldakuntza guneetan saltzeko aukera izateko erreka erabiltzen zuten garraiobide modura. Egur hau, ALMADIA izenarekin ezagutzen dugun untziaren bidez garraiatzen zen.