Almadiaren III. Herri-Lasterketa

Abian da Almadiaren III. Herri-lasterketa! Aurten apirilaren 23an, larunbatarekin, izanen da, Burgin. Agendan jarri!

Esteka honetan Lasterketaren arauak dituzue.

Esan bezala, Almadiaren Lasterketa apirilaren 23an, larunbatarekin, izanen da. Ibilbide laburra, 6,2 km, 10:40an hasiko da; luzea, 10,3 km, 11:00etan. Irteera Almadiazainen pasealekuko aparkalekuan egonen da, eta helmuga Aita Tomas Burgikoaren plazan.

 Almadiaren lasterketa: ibilbidea luzea, 10,3 km

 Almadiaren lasterketa: ibilbidea laburra, 6,2 km

Izen-emateak

Martxoaren 1etik apirilaren 14ra arte ondoko web honetan: RockTheSport.

Lasterketa berezia, solidarioA.

Almadiazainen Lasterketa solidarioa da, beste elkarte eta erakunde batzuekin konprometitua. Aurreko bi edizioetan, bildutako dirua zenbait erakunderi eman zitzaien. Aurten Julian Gaiarre Musika Eskolari. Entitate hori erreferente bat da ibarreko biztanleentzat eta Almadiaren egunetan gurekin izan da eta lagundu izan digu.

Julian Gaiarre Musika Eskolak musika heziketa eskaintzeaz gain, emanaldiak egiten ditu Arroitu Indarra Fanfarrearekin eta trikiti eta panderoen taldearekin. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatuko du.

SARIAK ETA ZOZKETAK

Lasterkarien artean Almadiaren egunean, apirilak 30, almadia batean jaisteko leku bat zozkatuko da. Oso sari berezia da eta saridunak esperientzia paregabea gozatu ahalko du, almadia batean jaistea eta presako saltoa egitea, alegia. Une gogoangarriak izanen dira, benetan.

Lasterketaren bukaeran, beste sari batzuk zozkatuko dira, besteak beste, egonaldi bat El Almadiero ostatuan eta kirol materiala.

Eta txikientzat, Haur-lasterketa

Txikiek apirilaren 22an, larunbatarekin, izanen den Haur-Lasterketan parte hartu ahalko dute. Familia osoarentzako jarduera bat.

Zuen zain izanen gara!