Nafarroako Almadiazainen Elkartetik, Almadiaren III.Haur Lasterketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Julian Gaiarre Musika Eskolarenalde izango dena, berau izango delarik donazio eta izen emateen onuradun.

Hurrengo apirilaren 22an burutuko da Burgin, arrastiko 6etan.

Izen emateak 6 euroko balioa izanen du parte hartzaile bakoitzeko, kamiseta tekniko bat oparituko delarik. Izena emateko, APIRILAK 16 BAINO LEHEN!! , Beatriz Zazpe-rekin harremanetan ezarri zaitezke, 619 90 47 62 zenbakira deituaz edo WhatsApp-ez. Ez ahantzi zure izen, abizen eta kamiseta tamaina adierazteaz.

Kamiseta tamainak honakoak dira:

  • 3-4 urte
  • 5-6 urte
  • 7-8 urte
  • 9-11 urte
  • 12-14 urte

Parteahartzaileen artean sari desberdinen zozketa burutuko da.

DENEK IRABAZTEN DUGU ETA JULIAN GAIARRE MUSIKA ESKOLAREN ALDE KORRI EGIN!!

Izen emateko gehienezko adina 14 urtetakoa da, adin horretatik gora, apirilaren 23ean, igandea, burutuko den Herri Lasterketan har dezakete parte.

Lasterketako egunean bertan jaso ahal izanen da materiala Burgin, Almadiazainen Elkarteko stand-ean, 12:00tatik 13:30tara, eta 16:30tatik 18:00tara.

Honekin batera parte hartzeko derrigorrezkoa den baimena sinatuko da. 18:00tan III ALMADIAREN HAUR LASTERKETA hasiko da.

Irteera Burgiko Aita Tomas plazatik izanen da, Kale Nagusitik jeitsiaz erdi aroko zubiraino. Zati hau taldean eta oinez burutuko da. Behin bidea zeharkatu ostean, Barkainea bidean hasiko da lasterketa. Gerora Regetxo-ko zubia zeharkatu eta futbol zelaia izandakora pasko dira. Bertatik bidea berriro zeharkatuko da Herreria-tik Burgiko Aita Tomas plazara itzultzeko.

Plazan zain izango direlarik: helmuga, sarien zozketa eta parte hartzaileentzat merienda, Burgiko neska mutilek Gotzain txikiaren festan jasotako diruarekin ordaindua.Almadiazainen Elkartetik “FAMILIAN” parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Burgin ikusiko garelakoan!

Beste edozein galdera edo iradokizunerako Bea Zazpe-rekin jar zaitezke harremanetan.(619 904762)