Almadiaren III. Herri-Lasterketa

Abian da Almadiaren III. Herri-lasterketa! Aurten apirilaren 23an, larunbatarekin, izanen da, Burgin. Agendan jarri!

Esteka honetan Lasterketaren arauak dituzue.

Esan bezala, Almadiaren Lasterketa apirilaren 23an, larunbatarekin, izanen da. Ibilbide laburra, 6,2 km, 10:40an hasiko da; luzea, 10,3 km, 11:00etan. Irteera Almadiazainen pasealekuko aparkalekuan egonen da, eta helmuga Aita Tomas Burgikoaren plazan.

Almadiaren lasterketa: ibilbidea luzea, 10,3 km

Almadiaren lasterketa: ibilbidea laburra, 6,2 km

Izen-emateak

Martxoaren 1etik apirilaren 22ra arte ondoko web honetan: RockTheSport.

 IZENA EMAN ROCKTHESPORT-en EDO EGUNEAN BERTAN PLAZAN JARRIKO DEN STAND-ean (GOIZEKO 10:00ak BAINO LEHEN). KAMISETA EZ DA ZIURTATZEN!

Lasterketa berezia, solidarioA.

Almadiazainen Lasterketa solidarioa da, beste elkarte eta erakunde batzuekin konprometitua. Aurreko bi edizioetan, bildutako dirua zenbait erakunderi eman zitzaien. Aurten Julian Gaiarre Musika Eskolari. Entitate hori erreferente bat da ibarreko biztanleentzat eta Almadiaren egunetan gurekin izan da eta lagundu izan digu.

Julian Gaiarre Musika Eskolak musika heziketa eskaintzeaz gain, emanaldiak egiten ditu Arroitu Indarra Fanfarrearekin eta trikiti eta panderoen taldearekin. Aurten, gainera, 25. urteurrena ospatuko du.

SARIAK ETA ZOZKETAK

Lasterkarien artean Almadiaren egunean, apirilak 30, almadia batean jaisteko leku bat zozkatuko da. Oso sari berezia da eta saridunak esperientzia paregabea gozatu ahalko du, almadia batean jaistea eta presako saltoa egitea, alegia. Une gogoangarriak izanen dira, benetan.

Lasterketaren bukaeran, beste sari batzuk zozkatuko dira, besteak beste, egonaldi bat El Almadiero ostatuan eta kirol materiala.

Almadiaren Krosaren Argazki Lehiaketa  

Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak “Almadiaren Krosa 2017” deituriko lehiaketa antolatu du. Bertan parte hartu ahal izateko, #CrossAlmadia2017 hastagaren bidez Almadiaren Krosaren argazki bat igo beharko da Facebookera.
 
Lehiaketan 18 urte gorako pertsona fisika orok parte har dezake,  eta Facebookean Nafarroako Almadien eta Xortaren jarraitzaileak izan beharko da.  
Lehiaketa  2017ko apirilaren 23an hasiko da eta 2017ko apirilaren 25ean amaituko da. Apirilaren 26an irabazleen izenak Nafarroako Almadien facebookean jakitera emanen dira.

Sariak

  • Lehenengo saria: almadiaren xaitsiera ezin hobeto ikusteko lekua eta Burgiko Xorta garagardoen kutxa. 
  • Bigarren saria: Burgiko Xorta garagardoen kutxa.

Lehiaketaren baldintzak ezagutzeko BASES CONCURSO – CROSS ALMADÍA 2017.

Eta txikientzat, Haur-lasterketa

Txikiek apirilaren 22an, larunbatarekin, izanen den Haur-Lasterketan parte hartu ahalko dute. Familia osoarentzako jarduera bat.

Zuen zain izanen gara!