Pirinioetako altxorra

Ardiak, mendiak, antzinako lanbidea, balio handiko ekosistema, historiaz beteriko eremua, kultur lurraldea, nortasuna, hizkuntza, urrina, zaporea… Oso gazta gutxik barne biltzen dute eta ordezkatzen dute horrenbeste, eta Erronkariko gaztak hori dena du. Bere sustraiak Neolitikoan egin eta gaur egunera arte heldu den gazta bat da, bere ekoizpenak eta kalitateak etengabeko segida izan ondoren. Edonondik begiratuta ere, gure ondarearen benetako altxorra da, Pirinioetako altxorra.

Ez da inoiz izan hain eremu zehatz eta mugatu bati loturiko gaztarik, bioaniztasun handiko eremu geografikoa eta nortasun eta kultura zehatzeko eremu historikoa dena. Ez da inoiz izan bere kalitateari eta prestigioari mendetan eta etenik gabe eutsi dion gaztarik. Ez da inoiz izan milaka urteko ibilbidean bere izanaren eta egiteko moldearen halako itzala utzi duenik. Erronkariko gazta altxor bat da, bitxi bat, eta hori esatea ondarearen balio handi horren benetakotasuna islatzea baino ez da. Baina balio horrek zentzua galduko luke bere zapore, urrin eta testurarik gabe. Horiei guztiei esker, etorkizunari baikortasunez begiratu ahal diogu, izan ere, gazta bakoitza kalitate handieneko produktu bat baino askoz ere gehiago da. Erronkariko gazta bat erostea etxera altxor bat eramatea da, Pirinioetako altxorra!