Hilabetea: azaroa 2017

ABENDUKO ZUBIA

Urteko azken zubia dator… etxean geratuko al zara? Urtea behar bezala amaitu eta zatoz Nafarroara. Nafarroako Almadiazainen kultur elkarteak Erronkaribar ezagutzera gonbidatu nahi zaitu. Burgi herria Erronkaribarko hegoaldeko sarrera da. Arroila igaro eta gero herriko sarreran Erdi Aroko erromatar zubia dago. Burgin Lanbideen ibilbideaz, Almadiaren museoaz eta arroilaz gozatu ahalko duzu. Ezin duzu galdu! Almadiaren museoa Zubi honetan museoa zabalik egonen da. Ordutegia: LARUNBATA 2.  GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara      ARRATSALDEZ  17.00etatik    19.00etara 3 IGANDEA. GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara ASTELEHENA 4  Itxita 6 ASTEAZKENA-TIK  LARUNBATA 9-ERA   GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara   ARRATSALDEZ  17.00etatik    19.00etara 10 IGANDEA   GOIZEZ    11.30etatik    13.30etara Lanbideen herria Bestalde, Lanbideen ibilbidea ezagutu ahalko duzue, Burgiko antzinako lanbideak birsortzen dituen aire zabaleko museoa.  Ibilbide erraza da. Argibide gehiago jasotzeko, klikatu:accesibilidad del sendero de Burgui (PDF accesible) pincha aquí.  Burgiko arroila Burgiko arroilan barna, Ezka ibaiak zizelkatutako haitzartean, kilometro bateko ibilaldia egin daiteke, Erdi Aroko zubia zeharkatuta. Bere harkaitz ikaragarrietan bizi diren hegaztiak ikusi ahalko dituzue.     Almadiazainaren eguna Hurrengo Abenduak 9 eta 10ean Almadiazainaren eguna ospatzera goaz.   Horretarako antolatu diren hainbat ekintzetara gonbidatzen zaitugu. Ekintza hauek zure gustokoak izango direnaren ustean gaude eta beraietaz goza dezazularen esperoan. Larunbata, Abenduak 9   10.00h       Aita Tomas Burgi-koaren plazatik, Mendi irteera familia.  10 urtetik aurrerakoentzat gomendatua  3h inguruko iraupena. Ibilbidea: Burgi, Rincón de Sebinze, Sasi, Burgi . QUESOS LARRA eta Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen eskutik gazta eta ogia izango dugu hamaiketakotzat. Partehartzeko ezinbestekoa da izena...

Read More

ERRONKARIBARKO ALMADIAK FINLANDIAN ALBISTE

ERRONKARIBARKO ALMADIAK FINLANDIAN ALBISTE Olé aldizkariko Anna Roschier kazetariak bidalitako erreportajea partekatzen dizuegu. Finlandiar aldizkari hori Costa del Solen bizi diren finlandiarrentzat argitaratzen da, eta Finlandian ere banatzen da. Nafarroako almadiazainen elkarteak artikulua egiteko laguntza eman zuen. Gure eskerrik beroenak  Anna Roschier kazetariari lan eder honengatik eta gure kultura eta ohiturak finlandiarrei hurbiltzeagatik. Jakin behar duzue Finlandiako Kuopio hirian ere ibaia erabiltzen zutela egurra garraiatzeko....

Read More