Aezkoako Eguna

Igande honetan, hilak 17, Ariben ospatuko den XL. Aezkoako egunean almadia bat abiatuko da Iratiko uretan behera, eta bertan, Aezkoako almadiazainekin batera, Burgiko beterano batzuk ere arituko dira. Nafarroako Pirinioetako ibarretan -Erronkaribar, Zaraitzu eta Aezkoan-, aspaldiko garaietatik XX. mendearen erdialdera arte basoen aprobetxamendua diru sarrera nagusia izan zen, eta beren ibaiak egurraren garraiobidea izan ziren ondoren egur hori eraldaketa guneetan saltzeko. Nafarroako Almadiazainen kultur elkarteak lanbide honek eskualdeko alderdi ekonomiko, humano, kultural, etnografiko eta folklorikoan izandako garrantzia zabaldu nahi du. Bestalde, Aezkoako Batzarreari eta aetz guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu lanbide hau berreskuratzeko erakutsitako interesagatik. Helburu horri begira, guretzat ezinbestekoa da ondoko ibarren konpromisoa. Hori dela eta, Almadiazainen elkarteak Aribera joan eta almadiaren jaitsieraz gozatzera animatu nahi zaituztegu. Igandean Ariben zuen zain izanen gara!      ...

Irakurri gehiago