Cartel oficios bilingüe

Igande honetan, hilak 29, “Burgi, lanbideen herria” ibilbidean mugarri berri bat jarriko dugu. Oraingo honetan, zenbait berritze-lan burutu dira ibilbidea ikusmen, mugikortasun eta entzumen arazoak dituzten pertsonentzat ibiltzeko erraza izan dadin.

Azkeneko urteotan ibilbide hori prestatzen lagundu duzuen boluntarioak eta Burgiko herritar guztiak gonbidatuta zaudete igandean, 12:00etan, eginen den inaugurazio-ekitaldira. Honetara, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguer eta La Caixa fundazioko ordezkariak –egindako lanen babesle-, bertaratuko dira.

Panel berriak jarri ditugu braillez idatzitako testu laburrak eta web orri berriarekin estekatzen duen QR kodeak gehituta. Gainera, orain web orria irisgarria da itsuentzat, eta gorrentzako argibide-bideoak izanen ditu. Bestaldetik, bandera berriak egin ditugu eta ibilbidean soka bat paratu dugu ibilian laguntzeko. Eta datozen hilabeteotan dena hobetzen jarraituko dugu.

Zuen zain gaude. Eskerrik anitx denoi urtetako lan eta laguntzagatik.