Hilabetea: iraila 2015

Almadiaren bidaia

Ezka Ibaian Almadien jaitsierak bi zati ditu. Lehenbizikoa, ezezaguna izanik ere, luzeena eta arriskutsuena eta egiteko zailena da, ez da ziurra. Almadiaren egunaren bezperan, Bideko Ama Birjinaren baselizaren behealdetik abiatuta. Lehen tarte horretan, almadiazainek euren onena ematen dute eta, ibaiko bihurgune guztiak edertasunez eta ikusgarritasunez zeharkatuta, larruazalean arbasoek hamarkada batzuk lehenago izandako zirrara sumatzen dute. Maparen goialdean, marra berdearen gainean, Basariko estekalekuaren arteko zatia dago. Bertan almadiak ongi ikus daitezkeen eremuak agertzen dira. Errepidea ibaitik hurbil dagoen zenbait leku aukeratu daitezke bertatik ikuspegi zoragarriez gozatzeko. Basariko estekalekuan almadiak gordetzen dira hurrengo egunean bidaia berriz abiatu eta Almadiaren egunari hasiera...

Read More

2015ko maiatzaren 2an

Almadiazainen ogibide zaharra birsortzen duen egun hau Interes Turistiko Nazionaleko Jai izendatua izan zen eta gaur egun Nafarroako herri-tradizio eta jaien artean jendetsuenetarikoa da. Aurten, almadiazainen elkarteak “Urrezko Almadia” emanez bere esker ona erakutsi die ondokoei: Omenduetariko bat ADANO Elkartea dugu, minbizia duten haurrak laguntzen dituena, beraien bizi kalitatea hobetzean lana eginaz. Gure miresmen haundiena beraientzat. Eta bestetik, almadiazainek errekan zehar burutzen zuten bide luze hartan, beraien etxeetan artatzen zituzten pertsonak omendu nahi ditugu, Milagroko FONDA OÑOS-ekoak hain zuzen ere....

Read More

Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartari Eskaera

Honen bidez, Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkarteak bere azkeneko batzordean materialen maileguaz hartutako erabakiaren berri eman nahi dizue. Gure materiala erabiltzeko eskaerak gero eta gehiago izanik, horren mantenu-gastuak ordaindu ahal izateko, bere mailegua kobratzea erabaki da. Kioskoa 50€ Musika-ekipoa 10 € Kioskoa erabili ahal izateko, EZINBESTEKOA izanen da muntaketa eta desmuntaketa nola egin dakien pertsona baten laguntza. “NAFARROAKO ALMADIAZAINEN ELKARTEAK EZ DU ZERTAN MATERIALAREN MUNTAIAN PARTE HARTU BEHAR. MATERIALA ITZULI BITARTEAN, ESKARIA EGIN DUEN ELKARTE EDO PERTSONAK EDOZEIN GERTAKARIREN ARDURA HARTUKO DU” Materiala erabilitakoan, arazoren bat ikusi bada guri jakinaraztea eskertuko genizueke. Denon onerako da. Eskaera-orria aldatu eta atal berri bat gehitu dugu kontu korronte zenbakia jartzeko. Gure erabakia ulertuko duzuelakoan, jaso gure agurrik beroena Junta Directiva/ Zuzendaritza Batzordea Asociación Cultural de Almadieros Navarros Nafarroako Almadiazainen Kultur...

Read More