Burgi lanbideen herria

Burgik Pirinioetako ibar eta herrietako antzinako lanbide eta jardunbideen berreskuratze eta birsortzearen inguruko eskaintza turistiko, etnografiko eta kultural erakargarria antolatzen jakin du. Agertaratze hori azkeneko urteotan burutu da herritarren ilusio eta borondatezko lan eskuzabalari esker. Haiek izan dira, arbasoen oroimenez eta miresmenez, euren ogibide gogor eta nekezen ezagutza eta aitortza hurbiltzen dizkigun ibilbide edo xendaren benetako sortzaileak. Gaur egun Burgira etortzen den bisitariak lehengo garaiak gogora ekar ditzake harginen maisu-lan den Erdi Aroko zubia zeharkatuta; tamaina errealeko almadia ikus dezake, almadiazainek ibaian eta basolangileek mendian egiten zuten lanaren ikur; ikatz-txondorra egiteko zein ikatza lortzeko modua eta antzinako ogi-labe bat...

Read More